Presentacion VIII concurso fotografico “Memorial Quique Escalante”
2014(e)ko Ekainak 22
2014eko Jeneralaren diskurtsoa
2014(e)ko Ekainak 28

700 emakume eta ume inguru parte hartuko dute Lastargien prozesioan (2014)

Pagoki Elkarteak eta San Martzialeko Buruzagien Batzordeak  datorren igandean, hilak 29, burutuko den lastarginen prozesioan parte hartzera deitzen dute.

Aurkezpena

Datorren ekainaren 29an, San Martzial bezperan, 700 emakume eta ume inguru hiria zeharkatuko dute lastarginen ekitaldia gogora ekarriz.

“Arropa ilunekin etortzea eskatzen dugu, espartinak barne, kolorea ez du garrantzirik, baina ez dezatela mesedez mantala edo zapi argiak ekarri. Mahuka luzearekin eta ilea zapi batean jasota etor daitezela”, dio Rosa Marcos-ek.

Mertxe Aizpiolea lastarginen kidea da ere eta “lastargin bezala atera nahi duen orori datorren igandean, 21.30tan, Artaleku kalera hurbiltzea eskatzen diogu. Ibilbide osoa isiltasunean egiten dugu, entzuten diren soinu bakarrak txalapartarena, umeek daramatzaten kokoenak eta adarretatik ateratako deiak dira”.

.alt

 

Historia

San Martzialeko Alardea 1522ko ekainaren 29tik 30a bitarteko goizaldean tropa irundarrak indar frantziarrak garaitu izanaren oroigarri ospatzen da. Borroka hura Aldabe Harrian gertatu zen (gero San Martzial mendia bezala izendatua) eta frantziarrak egiten ari ziren hainbat erasoetako bat izan zen, haien asmoa Bidasoako muga-gunea kontrolatzea baitzen.

Francisco I Frantziako erregeak Nafarroako Erreinua berreskuratu nahi zuen, Fernando I.ak Gaztelako Koroarako konkistatua. Helburu hori zutela, tropa frantziarrek, hainbat sarralditan hits egin ondoren, erreinu zaharra inguratzea erabaki zuten, horretarako Gaztelari leial ziren gotorlekuak bereganatuz. 1521ean hasi ziren sarraldiak eta 1522ko ekainaren 28an 4.500 mertzenario lapurtar eta alemaniarrez osatutako ejerzitoak Bidasoa ibaia gurutzatu zuen, lekua hartuz ordura arte Aldabeko Harria esaten zitzaion mendian. Hurrengo egunean Gaztelu Zaharreko gotorlekua hartu zuten alemaniarrek. Oldartze horri aurre egiteko, Juan Pérez de Azcue eta Miguel de Ambulodi kapitainek gerrarako balio zuten gizonezko guztiak deitu zituzten, 400 inguru.

Emakume irundarren papera funtsezkoa bihurtzen da. Errenteriako apaiza zen Mosen Pedro de Hirizarrek, ”horniduragina” ofizioa zuena, laurehun “makil-aizkora” baino gehiago erosi eta banatu zituen hiriko emakume eta gaztetxoen artean, aizkorak sutan zituztela legoa bat oinez eta isiltasunean egiteko xedearekin, orduko Errege Bidearen goialdetik, Oiartzun eta Errenteriako bideak banatzen zituena, Irungo plazaraino, arerioei soldadu irundarrak Irungo gunean bilduta zeudela eta ez Aldabeko Harria aldera abiatuak zirela sinistarazteko asmoarekin.

Emakumeak eta umeak Errege Bidean ziren bitartean, tropa irundarrek, bere infanteria zati batekin borrokara etorria zen Gipuzkoako Kapitain General Beltrán de la Cuevak lagunduta (1.500 gizon eta 150 zaldiekin), isilean aurreratzen zuten kontrako lekutik, lehendabizi mendian lo zeuden tropa lapurtarrak ustekabean hartuz eta gero indar alemaniarrak Gaztelu Zaharren. Bizirik irten ziren soldadu alemaniarrak lapurtarrak laguntzera abiatu ziren korrika, Aldabeko Harrian gertatutakoa jakin gabe; eta haiek ere bota egin zituzten.

1998an gertakari historiko hura oroitzeko eta Irungo emakume eta umeak goizalde hartan herria salbatu zutela balioan jartzeko ekitaldi hau berreskuratzen da. Garaiko janzkerekin eta lastargiak eramanda, Errege Bidea egiten dute. Irteera Artaleku kalean ematen da 22.00etan, kale Nagusitik jaitsi eta San Juan plazara iristeko. Hemendik San Martzial kalera, Sargia eta Larretxipitik jarraitzeko, Urdanibia plazara ailegatuz. Ondoren Santa Elena, Ermita eta Arbesko Errota kaleetatik, Artigako zubian ibilbidea bukatuz.

“Giro oso polita sortzen da eta gustatuko litzaiguke 700 emakume eta ume horiek gehiago izatea etorkizunean. Horretarako lan egiten dugu. Gurekin harremanetan jartzeko idatzi dezatela contacto@antorcheras.com helbide elektronikora”, dio Amaia de la Fuente-k.

alt

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies