Ordenantzan dioen moduan goizeko Alardearen ondoren

Alardeko indarrek Santa Elena karrikan lerroak hautsiko dituzte. Botoa betez, berriz ere San Martzial mendian lerrokatuko dira, non meza egingo den, Elizako Kabildoa bertaratzen bada, edo oroigarrizko ekitaldia.”

1522. urteko San Martzialgo guduaren ondoren, Irungo herriak San Martziali eskerrak emateko bere ohorez ermita bat egin eta bertara urtero eskerrak emateko zin-hitza egin zuten. Orduz geroztik, eta egoeraren larritasunak ekitaldia bertan behera geratzea eskatzen zuen momentuetan kenduta, herria urtez urtez bertara igo da botoa berritzeko.

Gaur egun, 11:45tan hasten den Aldabe muinoko zelaietatik ermitara egiten den desfilearen ondoren, botoaren berritze ekitaldia eta  lore eskeintza egiten da. 

Ekitaldiak otoitz, eskari eta lore eskeintzaz gain, Bidasoako kapitainaren agindupean egindako hainbat salba eta artilleriak egindako kanoikadak ere entzun daitezke.

Arbasoek emandako agindua bete ondoren, erromeria txiki batez goza daiteke, zelaietan jarrita dauden tabernen inguruan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies