Comida de hermandad 2013 entre los Alardes de Irun y Hondarribia
2013(e)ko Urtarrilak 26
Buruzagien Batzordeak aurtengo Alarderako aurrekontua onetsi du
2013(e)ko Apirilak 18

Berrehungarren Urteurrena Oroitzeko

alt

AURKEZTU DA SAN MARTZIALEKO II. GUDUAREN BERREHUNGARREN URTEURRENA OROITZEKO PROGRAMA

Hiru hitzaldi antolatu dira eta egun haietan zer gertatu zen aztertuko da horietan, eta baita guduak izan zituen ondorioak ere.

Abuztuaren 31n bisita gidatua egingo da gudua izan zen lekuetan barrena eta omenaldia egingo da San Martzialen

Irungo San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak gaur goizean aurkeztu du San Martzialeko II. Guduaren berrehungarren urteurrena oroitzeko programa.

alt

AURKEZTU DA SAN MARTZIALEKO II. GUDUAREN BERREHUNGARREN URTEURRENA OROITZEKO PROGRAMA

Hiru hitzaldi antolatu dira eta egun haietan zer gertatu zen aztertuko da horietan, eta baita guduak izan zituen ondorioak ere.

Abuztuaren 31n bisita gidatua egingo da gudua izan zen lekuetan barrena eta omenaldia egingo da San Martzialen

Irungo San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak gaur goizean aurkeztu du San Martzialeko II. Guduaren berrehungarren urteurrena oroitzeko programa.

 

Sarrera

200 urte beteko dira San Martzialeko II. Gudua izan zenetik. Napoleonen tropek Euskal Herritik erretiratu behar izan zuten gudu hartan, eta huraxe izan zen armada frantsesaren azken porrotetakoa Independentziako Gerraren garaian. Berrehungarren urteurrena oroitzeko programa aurkeztu du San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak, Irungo hiriaren eta Alardearen historian garrantzi handia izan duen gertakizun horretan sakondu eta gudu hartan bizia galdu zutenei bihotz-bihotzeko omenaldia egiteko asmoz.

“Egun haietan zer gertatu zen, gudu hark garai hartako Irunen zein ondorio izan zituen eta une hartako testuinguru soziala eta politikoa zer-nolakoa zen jakiteko aukera eman nahi diegu irundarrei”, adierazi du Iñaki Arruabarrena, San Martzial Alardeko Jeneralak.

Programa

Datozen hilabeteetan hiru hitzaldi antolatuko dira, eta baita bisita gidatua ere gudu hura izan

zen lekuetan barrena. Datorren larunbatean hasiko da programa eta honako xehetasun hauek

izango ditu:

Apirilak 13

Solasaldi-hizketaldia: “San Martzial, 1813ko abuztuak 31”

20:00etan, La Salle LHko auditoriumean

Hizlaria: Ramon Guirao Larrañaga

Napoleonen armadak, Soult mariskala buru zuela, San Martzial mendia erasotu zuen 1813ko abuztuaren 31n goizean goiz. Biriatutik egin zuen eraso, Bidasoa ibaia gurutzatuta. Espainiako 4. armada zuen zain San Martzialen, Freire jenerala buru zuela, eta lortu zuten frantsesak mendi mazelan behera bultzatzea. Soult mariskalak bere lerroak berrosatu zituen gauerdian bigarren erasoaldia egiteko, baina tropa espainiarrak irabazle atera ziren berriro ere, eta Napoleonen tropek erretiratu egin behar izan zuten.

San Martzialeko II. Gudua izan zen armada frantsesaren azken porrot handia Independentziako Gerraren garaian. Egilearen “San Marcial 1813: El paso del Bidasoa” lanean oinarritua dago solasaldi-hizketaldia, eta guduaren aurreko egunetan nahiz egunean bertan gertatutakoak azaltzen ditu.

Ekainak 7

Solasaldi-hizketaldia: “San Martzialeko II. Gudua: esker ona Iruni eta

Berrehungarren urteurrena ospatzea”

20:00etan, La Salle LHko auditoriumean

Hizlaria: Sagrario Arrizabalaga Marín

Guduaren ondoko urteetan ohorezko hainbat esker on jaso zituzten Irunek eta San Martzialek: domina bat sortu zen gertatutakoaren oroitzapenez, armadan erregimentu bat ere sortu zen “San Marcial” izenarekin, Fernando VII.a erregeak “Muy Benemérita y Generosa” tituluak eman zizkion hiribilduari, aldare pribilegiatuaren grazia eman zen San Martzial ermitan eta baimena eman zen kanoi bat ekarri eta salbak egiteko.

Guduaren lehen mendeurrena ospatu zenean hiri titulua eman zitzaion Iruni, mendeurrena oroitzeko domina sortu zen eta Alfontso XIII.a erregeak harrera egin zien agintari irundarrei, eta herriak zituen behar larri batzuk planteatu ahal izan zizkioten haiek.

Abuztuak 31

Bisita San Martzialera

Irteera 9:00etan Lastaolatik

San Martzialeko II. Guduaren lehen mendeurrena zela-eta, Irungo Udalak jarduera programa bat prestatu zuen gudu hura izan zenetik 100 urte bete zirela ospatzeko. 1913ko abuztuaren 31n irteera antolatu zen San Martzialera eta gudua gertatu zen lekuak ikusi ziren. Orain, San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak irtenaldi hori berreskuratu nahi da.

Lastaolan hasiko da ibilbidea, eta Sokoa eta Patrixi Jatetxean barrena igo ondoren San Martzialera iritsiko da. Bidean, Biriatu ikusiko dugu aurrean, handik egin baitzuten eraso Napoleonen tropek. Hainbat geldialdi egingo dira egun hartan gertatutakoak azaltzeko.

San Martzialen San Ramon mezara joango gara, ohorezko salbak egingo dira eta azalpen historiko txiki bat ere. Ekitaldia bukatzeko, plaka bat eta lore sorta bat jarriko dira guduaren oroitzapenezko monolitoaren ondoan hildakoen omenez.

Irailak 14

Solasaldi-hizketaldia: “Napoleonen okupazioa Euskal Herrian”

20:00etan, La Salle LHko auditoriumean

Hizlariak: José María Ortiz de Orruño eta Emilio Larreina

Gasteizko eta San Martzialeko guduek eman zioten amaiera Independentziako Gerrari eta Napoleonen tropek ihes egin behar izan zuten Espainiatik. Napoleon Bonaparte bera izan zen, 1807. urtean Irun hartuta, Iberiar penintsularen konkista hasi zuena. Sei urte horietan Euskal

Herriak ere jasan behar izan zituen frantsesen okupazioaren ondorioak. Napoleonek Euskal Herria okupatu zuen urteen inguruan izango da solasaldi-hizketaldia,

Gasteizko eta Irungo guduak aipatuz: bi bandoak nola prestatu ziren, zer lortu nahi zuten, zein ondorio izan zituzten eta abar.

San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak irundar guztiei gonbita egiten die programatutako ekitaldietara joan daitezen: “arreta handiz prestatu dugu programa eta irundar guztiei gustatzea espero dugu. Gure poz handiena izango litzateke La Salleko hitzaldi aretoa beteta ikustea eta datorren abuztuaren 31n herri osoak parte hartzea antolatu dugun omenaldi egunean”, adierazi du, azkenik, Montxo Amanteguik, Jeneralaren laguntzaile eta programaren koordinatzaileak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies