Bimendeurrena plazatxoa
2013(e)ko Azaroak 8
Pedro Alapont, “Real Unión”-eko Kapitaina izateko berrautatua
2013(e)ko Azaroak 14

Asier Etxepare, Alardeko Komandante berria

alt

Javier Mitxelena ordezkatuko du postuan, eta Iñaki Goikoetxeak, berriz, bera ordezkatuko du Infanteriako Laguntzaile gisa

Montxo Amanteguik, Iñaki Cámarak eta Juanín Serranok errepikatu egingo dute karguan, eta Jon Agudok, berriz, aginduen kornetin gisa jarraituko du.

San Martzial Alardeko Jenerala den Paco Carrillok gaur ezagutzera eman ditu Estatu Nagusia osatuko duten pertsonen izenak.

Izendapenak

Asier Etxepare Iza, 40 urtekoa, izango da San Martzial Alardeko Komandante berria. Beti desfilatu izan du Santiagoko konpainian; lehendabizi, eskopeta gisa, eta gero, erredoble gisa, harik eta 2006an, orduan konpainiako kapitaina zen Mikel Agestak alferez izendatu zuen arte. 2007, 2008 eta 2009an, teniente gisa desfilatu zuen Edorta Uruñuelaren aginduetara.2010ean, Infanteriako Laguntzaile izendatu zuen Satur Ibargoyen Jeneralak, eta horrela desfilatu zuen urte horretan eta baita 2011n ere. Iñaki Arruabarrena Jeneralak berretsi egin zuen karguan, eta 2012tik 2015era bitartean ere Infanteriako Laguntzaile gisa desfilatu du.

Iñaki Goikoetxea Arrufat, 29 urtekoa, eskopeta gisa desfilatzen hasi zen Buenos Amigos konpainian, eta txilibitu gisa ere desfilatu du bertan.2006tik, Danborradako txilibitu titularra da, nahiz eta urteren batean tronpeta gisa ere desfilatu izan duen Alardeko Bandan.

Ramón Amantegui Ibargoyen, 55 urtekoa, 1976an hasi zen desfilatzen Santiagoko konpainian, horrela San Martzialeko Alardean ibilbidea hasiz. Hurrengo urtean, Danborradan desfilatu zuen, danborra jotzen. 1977 eta 2011 bitartean, unitate horretan parte hartu zuen. Urte horretan, Iñaki Arruabarrena Jeneralak Estatu Nagusiko kide izendatu zuen, eta Estatu Nagusiko Laguntzaile gisa desfilatu du 2012tik 2015era bitartean.

Iñaki Cámara Herrera, 44 urtekoa, txilibitu gisa desfilatu zuen 21 urtez, Lapitzeko konpainian.2008an, ordezko gisa sartu zen Zalditeriako Eskoltan, eta gaur egun unitate horretakoa da.2011n, Iñaki Arruabarrenak Zalditeriako Laguntzaile izatea proposatu zion, eta postu horretan desfilatu du 2012tik 2015era bitartean.

Juan Ignacio Serrano Goikoetxea, 40 urtekoa, 1993an hasi zen desfilatzen, erredoble gisa, Buenos Amigos konpainian.1995ean, Artilerian sartu zen, eta 2000n hasi zen han desfilatzen. 2011n, Iñaki Arruabarrenak Artileriako Laguntzaile gisa proposatu zuen, eta postu horretan desfilatu du 2012tik 2015era bitartean.

Jon Agudo Recarte, 32 urtekoa, 1999tik desfilatu du Alardeko Bandan, beti tronpeta jotzen. 10 urterekin hasi zen instrumentu hori jotzen.Iñaki Arruabarrena Jeneralak aginduen kornetina izendatu zuen 2014an.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies