Sonia Zubeldia, ganadora del “X Memorial Quique Escalante”
2017(e)ko Februaryak 5
Martxoaren 8aren inguruko adierazpena
2017(e)ko Martzoak 3

San Martzial Alardearen ordenantza berria onartu da

San Martzial Alardearen Ordenantza Alardea antolatzeko oinarri orokorra da. Bertan, bere eraketa, uniformeak, musikak, armen mugimendua eta diziplina-erregimena zehazten dira. Dokumentuak Buruzagien Batzordearen eta Alardearen Batzordearen eskumenak ere zehazten ditu. San Martzial Alardearen azken Ordenantza Alardearen Batzordeak 1997an egin zuen, eta Buruzagien Batzordean 2001ean onartu zen.

 

“Pertsona askoren lan eskuzabala bihotzez eskertu nahi dut, dokumentuaren erredakzioa landu denean, edo atalak osatzean eta Ordenantza borobilduagoa egiteko, bere ikuspuntu anitzak eman dutenei”, azpimarratu du San Martzial Alardearen Jenerala den Paco Carrillok.

San Martzial Alardearen Ordenantza berri hau dela eta, konpainiek eta partaidetza mugatuko unitateek euren Barne Erregimeneko Arautegiak berrikusi beharko dituzte, eta behar denean, horiek moldatu.

Zenbait aldaketa

Dokumentu berrian, Alardearen Jeneralaren agintaldiaren denbora mugatzen da, gehienez 8 urtekoa (bi legealditan), kapitain eta unitateko buruentzat bezala; Jeneralaren kargua hautatzeko prozesua ere zehazten da, denborak eta epeak finkatuz.

Infanteriako konpainia guztiek bi alferez izango dituzte, eta ez bat edo bi, tamainaren arabera, orain arte bezala. Partaidetza mugatuko unitateek osatzen duten pertsona-kopuruaren igoerak ere jaso dira, bere kideen artean txandatze eta parte-hartze handiagoa bultzatzeko asmoz.

Gobernu-organoen osaketa eta estrukturari dagokionez, Alardearen Batzordean parte hartzen duten soldadu eta partaidetza mugatuko unitateen kideen parte-hartzea handitu da eta kapitainena gutxitu, aurretik izandako jeneralak eta kantineren ordezkaria mantenduz.

Aldaketa zehatza batzuk ez ezik, Ordenantzaren oinarria ez da aldatzen, San Martzial Alardearen itxura eta funtsa mantenduz, orain arte jaso den bezala, eta Irungo herriaren borondatez gorde nahi den bezala.

Bi hizkuntzatan deskargatzeko aukerarekin

Berritasunen artean, San Martzial Alardearen Ordenantza berria Alardearen webgunean eskuragarri egongo da, eta bertan euskeraz edo gaztelaniaz jaitsi ahalko da.

“Aurreko dokumentuak gaztelaniaz zeuden bakarrik eta hau euskeraz ere deskargatu ahalko da, azken urteotan dokumentazio guztiarekin egin dugun ildoa jarraituz, prentsa ohar eta komunikatuekin, bi hizkuntzatan bidaltzen direlarik”,amaitu du Carrillok.

ORDENANTZA DESKARGA DEZAKEZU KLIK EGITEN ESTEKA HONETAN.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies