Kantinerak 2015
2015(e)ko Maiatzaak 1
Alardealdia maiatzaren 31ra aurreratzen da
2015(e)ko Maiatzaak 19
Kantinerak 2015
2015(e)ko Maiatzaak 1
Alardealdia maiatzaren 31ra aurreratzen da
2015(e)ko Maiatzaak 19

Aurtengo San Martzialeko Alardea 45.420 euro balioko du

San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak, maiatzaren 6an egindako bileran, 2015ko San Martzialeko Alardearen aurrekontua onetsi du, 45.420 eurora iristen dena.

Autofinantzatua

Azken urteotan egin izan den bezala eta entseguak hasi baino lehen, San Martzial Alardeko Buruzagien Batzordeak 2015ko aurrekontua onetsi du, diru-sarrerak eta gastuak jasotzen dituena: zaldien alokairua, beharrezkoak diren soinu-ekipoak, kantineren jantzietarako oihalak edota loreak lore-eskaintzarako.

 

alt   alt

“Nahiz eta urtero Alardea antolatzeko dirua biltzea lortzen dugun, ez dugu ahaztu behar laguntzen diguten elkarte, erakunde, denda, enpresa eta pertsona askorentzako esfortzu handia suposatzen duela, batez ere krisi egoera batean. Hori eskertzekoa da”, dio Buruzagien Batzordeko diruzaina den Paco Carrillok.

Diru-sarrerei begira, ekarpenik handiena konpainia eta parte-hartze murriztuko unitateetik jasotzen da (%40,5), zenbat kidek osatzen duten arabera San Martzialeko Alardea antolatzeko kuota bat ordaintzen dutenak. Gabonetako loteriaren salmenta (%27,7) eta Alardealdian ateratako diruarekin batera (%18,5), urte honetako Alardeko aurrekontuaren %86,7a betetzea lortzen da. Falta dena Alardeko tabernek biltzen dutenatik (%7,4), merchandising (%3,7), eta egutegien salmentatik (%2,2) lortzen da.

Gastuei begira, handiena zaldien alokairuari dagokiona da (%35a), betebeharreko protokoloa biltzen duten gastuez (%17,8%a) eta jostunaren gastuez jarraituz (%13,2a). Kartutxeria (%8,8a), seguruak (%7,7a) eta muntaietarako materialetarako (%7,5a) dirua ere bideratzen da, hala nola Artileriaren munizio eta gastu (%5,7a) eta beste partida txikiagotarako ere (%4,2a).

“Talde ekonomikoak lan aparta egin du berriro ere. Bilera eta buruhauste askoren ondoren aurrekontua onetsia dugu. Hemendik aurrera aurtengo Alardea bideratua dagoen lasaitasunarekin lan egin dezakegu”, dio Alardeko Jenerala den Iñaki Arruabarrenak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies