KONPAINIAREN HISTORIA
Ez dakigu zehatz- mehatz noiz formatu zuen Zalditeriak lehen aldiz Alardeetan; ezagutzen dugun erreferentziarik zaharrena San Martzial mendiko kantinak Irungo Udalari bidali zion 470 erreal kuartoko gastu-ordainagiri bat da, “Zalditeriakoek San Martzial eguneko prozesioan egindako bazkariengatik”.
Era berean, Irungo Udal Artxibategian badira hainbat agiri egindako zenbait gastu erakusten dituztenak: “Aurtengo San Martzial eguneko alardean parte hartu zuen edo lagundu zuen Zalditeria janzteko”, 1862 urteari dagokionez. Kuriositatez xehetasun horietako batzuk irakurriko ditugu: “ Lantza eta banderatxoak egiteko (garai hartan eramaten zituzten armak), 8 mantelina egiteko, etab.” Beste idazki batzuetatik badakigu unitate honi “Zaldizkoen Eskuadroia” deitzen zitzaiola, eta geroago hartuko zuela egun duen izena, “San Martzialeko Alardeko Jeneralaren Zaldizkoen Eskolta”.
1921ean garai hartan uniformeak gordetzen ziren udal biltegietan sutea izan zen, eta hori zela eta 1944 arte ekainaren 29an erabiltzen duten uniforme berarekin desfilatu zuten Arma-ikuskatzean. José Iribarren Cavanilles irundarra izan zen 1945ean Zalditeriako uniformeak aztertzeko eta geroago marrazteko ardura hartu zuena, horretarako lehendik ezagutzen ziren ereduak oinarri hartu eta egun erabiltzen direnak egin zirelarik.