Artxeroak
Artxeroak
Danborrada
Danborrada
Musika Banda
Banda
Zalditeria
Zalditeria
Behobia
Behobia
Bentak
Bentak
Meaka
Meaka
Bidasoa
Bidasoa
San Migel
San Migel
Olaberria
Olaberria
 
Ama Shantalen
A.Shantalen
Anaka
Anaka
Buenos Amigos
B.Amigos
Uranzu
Uranzu
Santiago
Santiago
Lapize
Lapize
Real Unión
Real Unión
Azken Portu
A.Portu
Belaskoenea
Belaskoenea
Artileria
Artileria
 



KAPITAINA :
Edorta Uruñuela Aizpurua
TENIENTEA :
Asier Etxepare Iza
ALFERIZA :
Iñaki Díaz Esnaola
ALFERIZA : Pedro Ignacio López Larrea
SOLDADUAK :
795

 

KONPAINIAREN HISTORIA

Santiago karrikako konpainiak 1930ean hartu zuen parte lehen aldiz San Martzialeko Alardean. Bere kapitaina Pedro Enjuto izan zen eta lehen kantinera hamabost urteko Marcela Inciarte, Eliza karrikan bizi zena. Santiago konpainia eratu zutenen artean ondorengoak zeuden: Lecuona anaiak, Victor Michelena, Ernesto Echeverria eta Beñardo Echepare.

1932ko partean jasoa dagoenez, Santiago konpainiak urte horretan bere kapitain Pedro Enjutoren agindupean formatu zuen eta Infanteriako 15. konpainia izan zen. Santiago konpainiaren aurretik karrika Nagusiko konpainiak desfilatu zuen, Ramón Sánchez kapitainaren aginduetara; Santiagoren atzetik, berriz, Irrintzi konpainiak, bere kapitain Juan José Esnalekin.

1939ko apirilean gerra amaitutakoan, Irun berriro ere Alardea egiten hasi zen berrehunen soldadurekin. Hori izan zen “Bakearen Alardea”, Emilio Navas irundar idazleak bere liburuetako batean deitu zion bezala, eta zenbait konpainiak, esaterako Santiagokoak, ez zuten desfilatu. 1940an, alabaina, Alardea osorik egiten hasi zen berriz ere.

Urte askoan erabilitako banderina Feli Tejedorrek brodatu zuen eskuz eta Juan José Del Diestro madrildar kazetariaren oparia izan zen, izan ere kazetari hori urtero etortzen baitzen Irunera Santiago konpainian desfilatzera. 1992an banderin hori Heraldika eta Genealogian aditua zen Juanita Gascón andreak egindako beste batez ordezkatu zen, hau ere eskuz egina eta gainera margotua. Gaur egun konpainiak banderin honekin desfilatzen segitzen du.

Egun Santiago konpainiak Irungo Alardearen formazioaren 14. postuan formatzen du; Infanteriako 11. konpainia da eta Herriko 5.a, eta aurretik Urantzu konpainia du eta atzetik Lapizekoa.

 

Santiago konpainiak 1930ean desfilatu zuen lehen aldiz eta bere Kapitaina Pedro Enjuto izan zen.



Gerra zibilaren ostean, 1939an, alardea egin baldin bazen ere, konpainia batzuk, horien artean Santiagok, ez zuten desfilatu.



Gaur egun konpainiak alardeko 14. postuan formatzen du eta 1992an Juanita Gascón andreak egindako banderinarekin desfilatzen du.


WEB MAPA | KONTAKTUA | INFO +
© Irungo San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordea