KONPAINIAREN HISTORIA
Konpainia honen izenak ola berria esan nahi du. Konpainia hau jadanik 1881ean eratu zenetakoa dugu.
1939an soldadu bat falta omen zen ezinbesteko kupoarekin betetzeko, eta zigortu ez zezaten eta desfilean bere postua ez galtzeko, kapitainak baserrietan soldadu bat bilatzeko agindua eman omen zuen; bat aurkitu omen zuten Makatza baserrian eta konpainiak desfilatu ahal izan omen zuen.
40ko hamarkadan Estebeneatik ateratzen zen Urdanibia plazaraino iritsi arte San Martzialeko martxa jotzen zuen akordeoi batek lagunduta; han txistuak eta danborrak segitzen zuten.