KONPAINIAREN HISTORIA
Azken Portu konpainiak XX. mende hasieran du bere sorrera. 1907an Francisca Olazabal izan zen konpainia honetako kantinera. Francisco Aguirre Recarte bere kapitaina izan zen hasieratik 1923 arte, urte horretan bere aita hil eta lutoa gorde baitzuen.
1980ean hasia zen 54 eta 58 poligonoak eraiki ziren bete-betean, eta hori dela eta auzo hartako bizilagunek konpainia bat sortzea erabaki zuten eta San Martzialeko Alardean desfilatzeko ezinbesteko baimena eskatu zioten Irungo Udalari, eta honek 1980eko maiatzaren 19an eman zuen baimena. Une hartan Azken Portu konpainia Infanteriako azken konpainia eta Herriko 7. izatera pasa zen. Aurreneko urte hartan 158 soldaduk formatu zuten.