KONPAINIAREN HISTORIA
Buenos Amigos konpainia 1930ean eratu zen. Herriko 3.a da. 20ko eta 30eko hamarkadetan elkarteetatik, esate baterako “Casino” eta "Irungo Atsegiña", sortutako konpainia asko eratu ziren.
Kirola ere ordezkatua dago, “Racing Club”, “Sporting Club” konpainiekin, eta baita “Roca”renarekin. Politikak ere bazuen bere partea desfilean “Circulo Tradicionalista” eta “Circulo Jaimista” konpainiekin. Buenos Amigos konpainiaren sorreran bilera batzuk daude, Junkal plazatxoan eraitsitako eta elizarekin oso lotutako elkarte honena zen eraikinean egiten zirenak.