ZALDIZKO ESKOLTA
Desfileko beste unitate garrantzitsu bat Zaldizko Eskolta da, 21 zaldizkoz osatua: kapitaina, tenientea, sarjentua, alfereza, kantinera, eta hamabost soldadu. Desfilean duten kokapena pribilegiatua da, Jeneralaren, Komandantearen eta horren lau Laguntzaileen atzetik.
Zaldizko Eskoltaren uniformeek ezaugarri hauek izaten dituzte: oinarriz urdin eta zuriak, gerrera zuriak dira, kolore urdin biziko mahukaburua, lepoa eta bost botoi dituztela, eta galtza urdinak aldeetan zirrinda zuria dutela, eskularru eta gerriko zuriak, txapel gorria, zaldiz ibiltzeko bota beltzak, araudiak agintzen duen gerriko-belarria eta sable okerra.