AGINDUAK EMATEKO TURUTARIA
Aginduak emateko turutaria uneoro Jeneralari horrek agindutako “deiak” egiten laguntzen diona da. Turutariaren soinua da Alardea Urdanibia plazatik abiarazten duena, edo “Kapitanei dei egin” ondoren, guztiak Jeneralaren inguruan haren aginduak jasotzeko bilarazten dituena.
Infanteriako soldaduak bezala janzten da, baina sorbaldan zintzilik eramaten ditu turuta eta eskopeta.