ZER DA ALARDEA? | ALARDEAREN HISTORIA | ¤ ALARDEAREN IRUDIAK | KONPAINIAK
San Martzial
SanMartzial
Jenerala
Jenerala
Komandantea
Komandantea
Jeneralaren Laguntzaileak
Laguntzaileak
Turutaria
Turutaria
Artxeroak
Artxeroak
Zalditeria
Zalditeria
Infantería
Infanteria
Kantinera
Kantinera
Artileria
Artileria
 


KOMANDANTEA

Jeneralaren ondoren, Infanteriako Komandatea dago; infanteriako buruzagia da eta Alardeko indarrak esandako orduetan biltzeko ardura duena. Infanteriako kapitain guztiak kontsultatu ondoren izendatzen du Jeneralak; gero, Buruzagien Batzordeari eta Alardeko Batzordeari jakinaraziko zaie.

Komandantea izateko, Jenerala izateko eskatzen diren bezalako ezaugarriak-edo izateaz gainera, ezinbesteko baldintza da Infanteriako kide aktiboa izatea. Jeneralik ezean, Komandateak hartuko du bataloi osoaren agintaritza.

Jantzia: txapel gorria, jaka beltza, zaldiz ibiltzeko galtza zuria, alkandora eta eskularru zuriak, zaldiz ibiltzeko bota beltz ezproidunak, gerriko eta gorbata gorria eta Infanteriako sable-zorro zuzena.

 

Infanteriako buruzagia da eta une zehatz batzuetan konpainien arduraduna.



Jenerala falta izanez gero, komandantea da bataloi osoaren buruzagia.


WEB MAPA | KONTAKTUA | INFO +
© Irungo San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordea