KANTINERA
Konpainiaren erdian, musikarien sailaren atzetik eta eskopetarien aurretik desfilatzen du, probilegiozko tokian, kantinerak (desfilean parte hartzen duten konpainia bakoitzeko kantinera batek). Kantinerari sarjentuak eta kantinera-kaboak laguntzen diote.
Bere jantzia honelakoa da: belusezko gerruntze beltza eta urre-koloreko botoiak eta oxkarrak, gona plisatua, bonbatxoak, belus beltzezko mantala, bota altuak eta eskularru zuriak, eta txapel gorria. Gainera eramaten du bere konpainiaren ikurra eta izena, bai eta kantineraren beraren izena brodatua duen banda zuri bat ere. Banda horrek egurrezko upeltxo bati eusteko balio izaten du. Eramaten du abaniku bat ere, erdi irekirik Alardeko ikusleak agurtzeko erabiltzen duena.
Zalditeriako eta Artileriako kantinerak bereiztu egiten dira besteetatik eta gerruntze urdina janzten dute, (Zalditeriakoak urdin pastela, eta Artileriakoak urdin marinoa), bota beltzak eta usta abanikuaren ordez, kontuan harturik biak zaldiz egiten dutela bidea, eta ez oinez, gainerako kantinerek bezala. Gainera, Zalditeriako kantineraren banda gorria da.
Kantinera izateko baldintza hauek bete behar dira: Irungoa izatea edo bestela azken 15 urteak bertan eramatea bizitzen, ezkongabea izatea eta gutxienez 20 urte izatea.