ZER DA ALARDEA? | ALARDEAREN HISTORIA | ¤ ALARDEAREN IRUDIAK | KONPAINIAK
San Martzial
SanMartzial
Jenerala
Jenerala
Komandantea
Komandantea
Jeneralaren Laguntzaileak
Laguntzaileak
Turutaria
Turutaria
Artxeroak
Artxeroak
Zalditeria
Zalditeria
Infantería
Infanteria
Kantinera
Kantinera
Artileria
Artileria
 


JENERALA

Alardeko buruzagi nagusia Jenerala da, erabat etiketaz jantzirik, galtza eta frak beltzak, borla urreztatuzko gerriko gorria, eskularru zuriak, espolinak dituzten zaldiz ibiltzeko bota beltzak eta adarbikoa edo bi puntako kapera beltza, eta gainera, agintari-makila eskuetan, antzinako Gipuzkoako alkateek bezala.

1924rarte egungo Jeneralaren kargua alkateari egokitzen zitzaion; izan ere bazen foru agindu bat esaten zuena tropak udaleko lehen agintariaren esanetara egongo zirela eta, horregatik, alkateak egiten zuen armen ikuskapena. Irungo alkate Lope de Irigoyen, Peña de Aldabeko batailan parte hartu zuena bera, izan zen hurrengo urtean, 1523an, bataila hori gogoan izateko, lehen “Alardea”ren buruan jarri zena. 1924tik aurrera Jenerala Irungo Udaleko ordezkariek hautatu izan dute osoko bilkuran eta hiriko lehen alkateordeak proposatuta. Gaur egun Jenerala lau urterako hautatzen du Buruzagien Batzordeak.

 

Jenerala da alardeko buruzagi gorena eta erabat etiketaz janzten da.




1924 arte jeneralaren kargua alkatearen karguari egokitzen zitzaion.


WEB MAPA | KONTAKTUA | INFO +
© Irungo San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordea