ZER DA ALARDEA? | ALARDEAREN HISTORIA | ¤ ALARDEAREN IRUDIAK | KONPAINIAK
San Martzial
SanMartzial
Jenerala
Jenerala
Komandantea
Komandantea
Jeneralaren Laguntzaileak
Laguntzaileak
Turutaria
Turutaria
Artxeroak
Artxeroak
Zalditeria
Zalditeria
Infantería
Infanteria
Kantinera
Kantinera
Artileria
Artileria
 


ARTXEROEN ESKUADRA

Artxeroen Eskuadra da beste figura garrantzitsu bat, desfilean duen papera dela eta. Historian zehar ejerzitoaren zulatzaileak maniobra militarretarako lubakiak eta tunelak egiten zituztenak izaten ziren, eta horregatik irekitzen du desfilea Artxeroen Kaboak. Bere uniformeak hiru ezaugarri ditu: Galtza zurien gainetik lotzen diren polaina beltzak; animali-larruaren itxuran ebakitako larruzko mantala; eta eraman beharreko aizkorak, pikotxak edo palak. Kaboak, eskuadrako gainerakoek ez bezala, zerrote bat eramaten du aldean.

Artxeroen Eskuadra 51 gizonez osatua da, gizonezkoez soilik osatua dagoen konpainia bakarra da, ez baitu kantinerarik. Eskuadran sartu ahal izateko 21 urte beteak izan behar dira eta gutxienez metro bat eta laurogeita zazpi zentimetro neurtu.

 

Desfilearen hasieran joaten dira, historian zehar ejerzitoaren zulatzaileak izaten zirelako tunelak eta lubakiak egin behar izaten zituztenak .


Eskuadra 51 gizonez osatua dago eta kantinerarik ez duen bakarra da .


WEB MAPA | KONTAKTUA | INFO +
© Irungo San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordea