¤ IRUNGO HISTORIA | KOKAPENA

Gipuzkoa probintziako hiri bat da Irun (Euskadi), Gipuzkoako itsaspeko sakonunean dago. Bidasoa beheko bailaran, ibaiak eratutako alubioiaren ordekan kokatzen da. 42,8 km 2 -ko hedadura dauka, 5 m-ko altueran, itsas gainetik.

Irunen jatorria erromatarren aurreko garaietakoa da, Estrabonen eta hiri baskoietako bat zen Oiasso aipatzen duten beste historialari erromatar batzuen testigantzaren arabera. Indusketa egin berriek agerian jarri dute erromatarrak bizi izan ziren hiru hura dela Irun.

Mendiz inguratuta dago, nabarmenenak: Aiako Harriak, Jaizkibel, Erlaitz eta San Martzial. Irunek muga egiten du Lesakarekin (Nafarroa); Oiartzun, Lezo eta Hondarribiarekin (Gipuzkoa) eta Frantziarekin; hain zuzen ere, Bidasoa ibaiak markatzen du ondoko herrialdearekiko muga-lerroa.

Udalerria, baita hiriko nukleo nagusia ere, zazpi auzotan banatuta dago. Zaharrenak Bidasoa, Meaka, Olaberria eta Lapitze dira. XIX. mendearen hasieran hasi ziren ezagunak egiten Anaka eta Katea, Lapitze ama-auzo handitik bananduta. Azkenik, 1887an, Behobia agertu zen, Bidasoa auzotik bananduta.

Hiri-gunea zabaltzeko une jakinetan, eta batez ere mende honetako hirurogeiko hamarkadatik aurrera, ohitura hedatu da jendarteko entitateei edo elkarteei auzoaren izena emateko, nahiz eta ofizialki auzo izan ez. Biztanle eta hedadura gehiago edo gutxiago duten auzuneak baitira. Horrela, bada, oro har eta hutseginez, auzo esaten zaie, esaterako, San Migeli, Geltokiari, Santiagori, Larreaundiri, Arbesi, Ibarlari, etab.

Biztanleria pixkanaka gehituz joan da; eta jauzi ikusgarria izan zuen 50eko urteetatik aurrera, batez ere inmigrazioagatik, hiriaren garapen ekonomikoak eta komertzialak erakarrita, azken urteotan hori murriztu bada ere. 1990. urtean, 55.200 biztanle ziren; eta gaur egun, Gipuzkoako bigarren hiri nagusia da, Donostiako hiriburuaren atzetik, 60.000 biztanlera iritsita.

Datu horiek Irungo Udalaren web orritik atera dira: www.irun.org

 


Gipuzkoako Irun hiriaren jatorria erromatarren aurreko garaikoa da.

 


Bidasoa ibaiak markatzen du ondoko herrialdearekiko muga-lerroa.

 


Irun 7 auzotan banatuta dago: Bidasoa, Meaka, Olaberria, Lapize, Anaka, Bentak eta Behobia.

 


Gipuzkoako bigarren hiri nagusia da, eta 60.000 biztanle inguru ditu.



WEB MAPA | KONTAKTUA | INFO +
© Irungo San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordea