Antolaketa handia eskatzen duen gertakaria da Alardea, jende eta talde askok parte hartzen baitute. Horrexegatik dago arau-marko bat, guztia ondo lotzeko eta behar bezala funtzionatzeko. Araudiak hiru gradutan zatitu daitezke, eta inolako araudirik ez da jarriko haren goitik dagoenaren aurka.
San Martzialeko Alardearen Ordenantzak. >> Araudia ikusi
Barne Araudiak.
Barne Arudiko arauak.
SAN MARTZIALEKO ALARDEAREN ORDENANTZAK
Alardearen Batzordeak egindako Ordenantzek arautzen dute San Martzialeko Alardea. Azken ordenantzak, haietan jasota dagoenez, 1997ko abenduaren 1ean egin ziren; eta 2001ean berretsi zituen Buruzagien Batzordeak.
Ordenantzak Alardea antolatzeko marko nagusiak dira; eta haietan, Alardea osatzen duten figurak zehazten dira, haien uniformeak, musikak, armak eta baita diziplina-araubidea ere. Buruzagien Batzordearen eta Alardearen Batzordearen eskumenak ere jasotzen dira, horiek baitira Alardea antolatzeko bi organo nagusiak.
Ordenantzetan bide ematen zaie Konpainien eta Unitateen Barne Araudiei; horiek ezin izango dute inola ere Ordenantzen aurka jokatu.
BARNE ARAUDIAK
San Martzialeko Alardearen Ordenantzetan xedatzen denez, Araudi desberdinek arautzen dituzte Konpainiak eta Unitateak. Haietan, talde bakoitzaren ezaugarriak eta funtzionamendua zehazten dira.
Honako hauek dira Araudiak:
Gastadoreen Eskuadrako Barne Araudia.
Danborradaren Barne Araudia (Pifano eta Danborren Banda).
Musika Bandaren Araudia.
Jeneralaren Zaldizkoen Eskoltaren Barne Araudia
. >> Araudia ikusi
Infanteriaren Araudia. >> Araudia ikusi
Artilleriako Bateriaren Barne Araudia.
BARNE ARAUDIKO ARAUAK
San Martzialeko Alardearen Ordenantzek, 46. artikuluan, non Barne Araudiez mintzatzen baita, esaten dute ezen "...Infanteriaren osaera kontuan hartuta, 15 konpainiek osatzen baitute, onartu egiten da haietako bakoitzak bere Barne Arauak izan ditzan...”. Beraz, Infanteriako konpainia bakoitzak bere arauak dauzka, barne antolaketarako eta funtzionamendurako.