2010ko Ekainak 29 - Satur Ibargoyen | San Martzial Alardeko Jenerala

“Alardea ez litzateke gauza bera izango espaloietan egoten diren irundarren presentzia, maitasuna eta bultzadagatik ez balitz"

Bederatzigarren urtea du hau Satur Ibargoyenek Jeneral gisa. Aurten berarekin hitz egin dugu berriz ere gaur egungo hainbat gairi buruz, esate baterako San Juan plazako lanei buruz eta Batzordeak ekainean zehar antolatutako ekintzei buruz.

1- Gure jaien inguruko ekintzaz betetako urtea izan da aurtengoa eta jende askok hartu du parte horietan. Jendeak parte hartzea garrantzitsua eta aldi berean hunkigarria al da?

Uste dugu gure ospakizunaren kultur balioa handia dela eta erakutsi beharra daukagula. Hori izan zen komikia ateratzeko arrazoietako bat; lan bikaina izan da, eta irundarren artean ahogozo ederra uzten ari da. Ildo beretik, Amaian egindako hitzaldiak ere primerakoak izan dira eta gure historia hobetoxeago ezagutzeko aukera eman digute eta baita beste jai batzuk eta horien ezaugarriak ezagutzeko aukera ere. Zorionez, ekintza hauek guztiak ondo atera zitezen barnean zuen onena eman duen taldea dugu.

Beste horrenbeste Alardealdiaz, ze jendearen inplikaziorik gabe, ezinezkoa izango bailitzateke. Zorionak eta nire eskerrona guztientzat.

2- Astebete eskas geratzen da, nola ikusten duzu aurtengo ekainaren 30a?

Bada, gutxi gorabehera urtero bezala, ilusio handiarekin eta ondo egiteko gogoa izango den itxaropenarekin, bai troparen aldetik bai espaloietan; eta guztion artean ahaztu ezin den Alardea egiteko itxaropenarekin.

3- Ibilbidea dela eta sortutako arazoak konpondu dira azkenean.

Bai, eskerrak. Uste dut batzuek San Juan plazaren egoera aprobetxatu nahi izan dutela beren interesak lortzeko eta saiatu dira, egia ez diren mezuak bidaliz, gure Alardeak egonkortasuna gal zezan. Gure antolatzaileek Alardea egiteko baimena eskatu zuten ordutegi eta ibilbide jakin batekin, baina erabakia ez zegoen gure esku; ondoren, Barne Sailak Udalaren ebazpena zuzendu egin zuen ordutegiei zegokienez, talde batek guk lehenago eskatutako ibilbidearekin eta ordutegiekin manifestazio bat eskatu zuelako. 6 hilabete aurretik prestatuta geneuzkan beste ibilbide batzuk, baina Alardea asko luzatzen zuten, bai ibili beharreko bidean bai egiteko erabili behar zen denboran.

Horregatik, eman duten irtenbidea zuzena iruditzen zait niri, eta zuhurrena.

4- Mezuren bat troparentzat eta kantinerentzat?

Troparentzat urteroko mezu berbera, ez botatzeko tiro solterik, arriskutsuak direla eta; goza dezatela egun hauez eta eurek badakitela zer eta nola egin dena ondo atera dadin.

Eta Kantinerei dagokienez, berriz, zer esango diet nik… dagoeneko ari dira gozatzen, hau da beren urtea, gure jaiaren protagonista direnekoak. Primeran ordezkatuko dute emakume irundarra; horixe da jendeak beraiengandik espero duena, eta horixe da egiten ari direna, eta ederki, gainera!

5- Ze mezu bidaliko zenieke espaloietatik Alardea ikusiko duten irundarrei?

Zaila da guzti-guztia ematen duenari mezu bat bidaltzea. Alardea ez litzateke gauza bera izango jendearen presentzia, maitasuna eta bultzadagatik ez balitz. Nik behintzat jasotzen dudan eta itzuli ezin dudan maitasuna eskertu nahi dut; eta orokorrean denei opa diet itxaronaldi luzean zoriontsuak izan daitezela eta ezerk ez inork ez dezala hainbeste irrikaz espero dugun egun hori ilundu.




AZKEN ARTIKULUAK

29
UZT
Zalditeriak ekainaren 29 eta 30an egindako ibilbidea
Aurten Zalditeriak GPS batekin egin du 29 eta 30eko bidea; honi esker egun horietan egindako kilometroak, zati bakoitzean emandako denbora eta abiadura azkarrena eta motelenaren in... + Ikusi
 
29
EKA
Satur Ibargoyen | San Martzial Alardeko Jenerala
“Alardea ez litzateke gauza bera izango espaloietan egoten diren irundarren presentzia, maitasuna eta bultzadagatik ez balitz"

Bederatzigarren urtea du hau Satur Ibargoye...
+ Ikusi
 
27
EKA
Luis María López – BELASKOENEA KONPAINIAKO KAPITAINA
“Sortu zen egunetik desfilatzen dut nire konpainian”

Luis María López Belaskoenea konpainiako kapitaina izango da aurten lehenbizikoz. Konpainia horretan atera da 1982tik...
+ Ikusi
 
22
EKA
Carlos Tapia – BIDASOA KONPAINIAKO KAPITAINA
“Gogo biziz irrikatzen dut konpainia Alundatik irtetea eta arkupeetako bandera jastozea”

Carlos Tapia Bidasoa konpainiako kapitaina da. Aurten estreinatzen da postu hor...
+ Ikusi
 


   

WEB MAPA | KONTAKTUA | INFO +
© Irungo San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordea