2010ko Ekainak 27 - Luis María López – BELASKOENEA KONPAINIAKO KAPITAINA
“Sortu zen egunetik desfilatzen dut nire konpainian”
Luis María López Belaskoenea konpainiako kapitaina izango da aurten lehenbizikoz.
Konpainia horretan atera da 1982tik, konpainia “gazte” hau sortu zenez geroztik,
alegia. Oraindik ziur ez badaki ere, uste du datorren 30ean une berezi-berezia zera
izan litekeela, auzotik Urdanibia plazarantz ateratzeko une hori.
1. Noiz aukeratu zintuzteten?
Iazko irailaren 24an hautatu ninduten Belaskoenea Konpainiako kapitain.
2. Nola gogoratzen duzu une hura?
Une berezi bat bezala; ohartzen zara jende askoren begiak dituzula zugan jarriak eta
horrek errespetua ematen du.
3.- Zein izan da Konpainian egin duzun ibilbidea?
1982tik, alegia, sortu zen egunetik desfilatzen dut nire konpainian; ordudanik, urte
batean ere hutsik egin gabe atera naiz txilibitoa jotzen gaur arte; orain, berriz, beste
eginkizun bat dagokit egitea konpainiaren barruan.
4. Konpainiako kapitain zaren aldetik, ardura berriz betetako urtea izango zen
aurtengo hau, ez da hala?
Ba bai. Beste eginkizun bat daukagunean ez gara gainera jabetzen ardura hauetaz;
baina gure gain hartzen ditugunean, orduan konturatzen gara ardura asko eta berriak
direla baina, azken finean, patxadaz hartu behar direla, eta gure Alardearen alde
gauzak ahalik eta ondoen egiteko borondateak ematen digun gogo horrekin.
5.- Zein une itxaro duzu irrika handienaz?
Oraindik ez daukat buruan; baina uste dut une berezia izango dela benetan hilaren
30ean konpainia auzotik atera eta Urdanibia plazan Alardea hasi baino lehenago
egiten den konzentraziorantz eramatea.
|
29 UZT | | |   | 29 EKA | | |   | 27 EKA | | |   | 22 EKA | | |   | |
|
|