1. HASIERA ZALANTZAGARRIA
Eztabaida argia dago zein une zehatzetan hasi ote zen San Martzialeko Alardea ospatzen, hala prozesio edo santuari tropa irundarrek 1522an frantziar ejerzitoa garaitu izana eskertzeko ekitaldi gisa, nola arma desfile gisa, hainbat unitatek osatuta, agintari batzuen inguruan antolatuta eta kantineraren figura konpainia bakoitzaren elementu nabarmena dela.
2. "ARMA-ALARDE"EN JATORRIA
San Martzialeko Alardearen jatorria ulertzeko, lehenik eta behin, arma-alardeen jatorria eta esanahia zein diren jakin behar dugu. “Alarde” hitzaren jatorria Afrika Iparreko ohitura militarretan dago. Etimologiaren aldetik, “alarde” hitza “ard-” errotik dator, eta “tropak ikuskatzea” esan nahi du.
Arma-alardeak erdi aroan dute jatorria, orduan eratu baitziren eskolta armatuak, zibiko-erlijiotsu izaerako zeremonia publikoetako apaingarri gisa. Milizia armatu horien funtzioa zen, Europa osoan zeuden, egunak onratzea, esaterako, herriko jaiak, San Juan Bautista eta San Pedro egunak ospatzea edo Corpus Christi, besteak beste. Gerra karlisten ondoren, desagertu egin ziren arma-alardeak egitera behartzen zuten ordenantzak , eta orduan, herri-kulturara igaro ziren, izaera militarreko tropen presentzia jaietara eta erromerietara mugatuta. Euskadin, Erdi Aroan, lurraldea gobernatzen zuten foruen arabera, herri bakoitzak ahalmena zeukan, eta betebeharra ere bai, militarki antolatzeko; eta 18 eta 60 urte bitarteko gizonezko guztiek osatzen zituzten foru-milizia haiek. Lurraldea defenditzeko, militarki prestatuak egon behar zuten; eta prest eduki behar zuten armamentua, behar zenerako ere. Hartarako, aldizka eta egun jakinetan, gizonek beren armekin joan behar izaten zuten haiek maneiatzen ikastera eta ospatzen ziren alarde edo desfileetan parte hartzera, deitzen zutenean. Arma-alardea egin ondoren, egin izanaren ziurtagiria bidaltzen zen Aldundira, hura baitzen Gipuzkoako armen arduradun nagusia.